Nola egiten dugu?

Etorkizunari begira gaude, horregatik, irtenbide berritzaileak fabrikatzen ditugu automobilgintza, aeronautika edo energia bezalako sektoreetan. Gure bezeroekin batera aurrera egitera bultzatzen gaituzten emaitza handiak.

Zure arrakastarako zerbitzu integrala
Zure ondoan gaude une oro

Zurekin diseinatzen dugu

Neurrira sortutako ingeniaritza irtenbideak eskaintzen ditugu zuretzat. Bezeroarekin elkarlanean, azken produktua hobetzeko, eta produktuen materialek, fabrikazio lanek eta egiaztapen probek dakartzaten kostuak murrizteko aukerak identifikatzen ditugu. Bezeroak eta merkatuak eskatutako segurtasuneko estandarrak betetzen ditugu, ISO 26 26 2 araua eta aeronautikari buruzko araudiak aplikatuz; ekipoaren egiaztapena eta homologazioa eskumena duten zentroetan.

Egiaztapenaren aurreko saiakuntzak egiten ditugu gure osagaien laborategi aurreratuan, non hezetasun eta tenperaturako ganbera klimatikoak ditugun eta talka eta ziklo termikoak eta EMI-EMC saiakuntzak egiten ditugun, gure produktu guztien fidagarritasun bikaina eta homologazioa denbora laburrean bermatu ahal izateko.

Kalitate handiko materialak

Materialen erosketa eta kudeaketa logistikoa egiten ditugu, sektorearen eta  fabrikatzaileen gaineko ezagutza sakona ematen baitu, bai eta merkatuaren bilakaeraren gainekoa ere. Hori balio erantsia da gure zerbitzu gaman eta kostuak aurreztea.

Urratsez urrats perfekziorantz.

Lehenengo serieak egiten ditugu, produktua ezarritako premisen arabera ebaluatu, zuzendu eta hobetzeko asmoarekin, serieko produkzioaren aurretiko lerro eta test sistemak kualifikatuz.

Neurrira egindako fabrikazioa

Fabrikazio aukera zabala eskaintzen dugu, produktuen zehaztapenen eta eskakizunen neurrira garatuta.

Produktu bikain baten bermea

Sistema eta test funtzionalak ditugu, produktuan akatsik ez dagoela bermatzeko. Hori egiteko, testen datuak kudeatzen ditugu eta “full probe” egiaztapena, burning eta neke testak egiten ditugu, eta, horrela, produktua bezeroari bidali aurretik ezin hobea dela egiaztatzen dugu.

Beti zure ondoan

Prozesua ez da produktuaren fabrikazioarekin amaitzen, Fagor Electronicak zerbitzu integrala ziurtatzen du, produktuaren bizitza ziklo osoan.

Nahi al duzu gure adituek lehen eskutik informazioa ematea?

Interesatzen zait.

Jarduera berriak

2Honako hau da nire enpresa:

3Honako hauek dira nire datuak:

Login success! Redirecting to home page...