Telebista hartzea

Telebista seinalea daramagu zauden lekura

Telebista seinalea jaso, prozesatu eta banatzeko Europako teknologia garatzen dugu, zure etxean seinalearen ahalik eta potentzia eta kalitate handiena ziurtatzeko. Egoitzen sektorean eta Hospitality sektorean adituak gara.

Soluzioak

Aukera amaigabeak dituen gama zabala, antenatik zure telebistaraino.

Telebista digitala hartzeko sistemak

Fagor Electrónica-k produktu elektroniko berritzaileen katalogo zabala du, lehen mailako fabrikatzaile europar baten kalitate bermearekin. Gure produktuak ezagunak dira instalatzen errazak direlako, maila handiko prestazioak dituztelako eta oso fidagarriak direlako, dela seinalea hartzeko, dela sareburuan seinalea prozesatzeko, dela seinalea erabiltzaileak hartu arte banatzeko.

Atzipena

Atzipena

Oso-osorik aluminoz egindako antenak, produktua denbora luzez bizitzea eta eguraldi txarretan erresistentzia handia izatea eta ez herdoiltzea bermatzeko. Kontu handiz diseinatuko modeloak daude, irabazi handikoak eta oso sendoak.

Sareburuak

Sareburuak

Maila handiko sareburu profesionalak, barruan estandar guztien prozesamendua hartzen dutela: DVB-S, DVB-T y DVB-C. Oinarrizko sareburu batetik abiatuta, instalatzaileak moduluak gehitu ditzake instalazioaren premien arabera, sareburu teleprogramagarri, telemonitorizagarri eta autoekualizatu bat konfiguratu arte.

Elektronika

Elektronika

Telebistako seinalea (lurrekoa eta/edo satelitekoa) banaketa sarera egokitzeko eta hargailuei kalitaterik handienarekin emateko, hura anplifikatu eta egokitzen duten gailuak.

Banaketa

Banaketa

Osagaien gama osoa telebista seinalearen banaketarako, banda guztietan (VHF, UHF, satelite bidezko FI) lan egiteko eta seinalea erabiltzailearen hargunera eramateko gaitasunarekin.

Telefonia eta kableak egituratuta

Telefonia eta kableak egituratuta

Oinarrizko telefonia behar bezala instalatzeko behar diren osagaiak, hala nola konexio blokeak, euskarriak, kableak, PAUak, banaketa kutxak... eta  datuak abiadura handiz transmititzeko produktuak, ICT-2 araudiaren eskakizun guztiak betez.

Zuntz optikoa

Zuntz optikoa

ICT 2ra egokitutako zuntz optikoaren sareak RITItik etxebizitzara hedatzeko produktu gama zabala.

Armairuak eta rackak

Armairuak eta rackak

Bereziki diseinatuak ekipoak babesteko eta haien barruan taldekatzeko.

Osagarriak

Osagarriak

Osagaien familia oso bat instalazioen kalitatea hobetzeko, hala nola iragazkiak, nahasgailuak, aringailuak, karga ardazkideak...

Ezagutu telebistako esperientzia digitalean zure negoziorako ditugun zerbitzuak

Multimedia zerbitzuak Multimedia zerbitzuak

Deskargak
Gure seinalea zure eskura.

Telebista hartzearen katalogoa
Deskargatu

Nahi al duzu gure adituek lehen eskutik informazioa ematea?

Interesatzen zait.

Telebista hartzea

2Honako hau da nire enpresa:

3Honako hauek dira nire datuak:

Login success! Redirecting to home page...