Gu

Espezialistak gara konponbide elektronikoetan eta digitalizazioan. Proiektu anitza eta malgua, esentzia komun batekin: bezeroaren beharretatik abiatuta sortutako irtenbideak. Berrikuntzak mugitzen gaitu eta 50 urte baino gehiagoko esperientziaren bermea dugu.

us-header

Informazio ez-finantzarioaren egoera 2022
 

Gure emaitzek gure izateko eta egiteko modua bermatzen dute.

 

EINF txostena

Historia

Mende erdi baino gehiago etorkizunerantz begiratzen, zurekin berrikuntzak eginez.

1959

Selenioko plakak eta artezgailuak fabrikatzen hasi zen, Ulgor, S. Coop. Dibisio Elektronikoa izenarekin.

1964

Silizio artezgailuak fabrikatzeko lehen lerroa abian jarri zen. Urte horretan bertan sortu zen lehen ikerketa laborategi propioa.

1966

Fagor Electronica kooperatiba independente gisa erregistratu zen, eta Ulgor, S.C.I.ren Elektronika dibisioko eraikinean hasi zuen jarduera, gaur egun Fagor Automation dagoen lekuan.

1967

UHF sintonizadoreak eta VHF hautatzaileak fabrikatzen hasi zen. Erdieroaleen jarduerak txipak fabrikatzeko lizentzia kontratuak ezabatu zituen.

1969

Gerora Kontseilu Sozial bihurtuko zenaren lehen bilerak hasi ziren. Fagor Electronica da Kontseilu Sozialen aitzindaria.

1974

Makina Erremintako Automatismoen Dibisioa sortu zen, Fagor Electronicaren barruan.

1976

TBrako osagaien eta makina erremintarako automatismoen ekoizpena 1. lantegitik 2. lantegira (Fagor Electronicaren egungo egoitza) lekualdatu zen.

1977

Frekuentzia Txikiko Zirkuituen Departamentua sortu zen.

1979

Etxean erabiltzeko sukalde eta labeetarako lehen programatzaile elektronikoa eta galdaretarako termostatoa aurkeztu ziren.

1980

Automatismoen Dibisioak bere bakarkako ibilbideari ekin zion, eta Aurki, S. Coop., gaur egungo Fagor Automation bihurtu zen.

1988

Fagor Electronicak Mondragon Korporazioaren Asiako lehen Ordezkaritza sortu zuen Hong Kongen.

1991

Erdieroaleen atalak Hyperectifierra fabrikatzeko prozesuak garatu zituen. Telebista hartzeko lehen produktuak homologatu ziren.

1992

Thailandian fabrikazio lantegi berria abian jarri zen.

1993

ISO 9001 Kalitate Ziurtagiria lortu zen.

1993

Merkatuko lehen anplifikadore selektibo programagarria eta telebistako harreraren arloko mugarri nagusietako bat garatu zen.

1994

Zelulen ekoizpen konfigurazioaren hasiera.
Europako hainbat ikerketa proiektutan parte hartzea.
Kalitate Osoaren Europako Eredua (EFQM) aplikatzea.

1998

SMDak Erdieroaleetan fabrikatzea.
Telebista hartzearen katalogoan teknologia digitala sartzea.
Zilarrezko Q (EFQM) lortzea.

1999

Euskara Plana hasi zen.

2000

Tiristoreen lehen salmentak.
Azpikontratazio Elektronikoa negozioa sortzea.
Etengabeko Hobekuntzaren Saria.
QS-900 Ziurtagiria lortzea.
ERP-SAP ezartzea Arrasaten.
Flotak kudeatzeko negozioa sortu zen.

2001

Bulegoen eraikin berria eraikitzea.
Haririk gabeko komunikazioen jarduera berria.

2002

ISO 14001 Ingurumen Ziurtagiria lortu zen.

2004

ISO/TS 16949 auto merkatuari buruzko Ziurtagiria lortu zen. Flotasnet plataforma sortu zen flotak kudeatzeko.

2007

ERP-SAP ezarri zen Thailandian.

2011

Floten negozioaren lehen salmentak kanpoan.

2012

Tiristoreen lehen muntaketa lerroak Thailandian

2016

ISO 14001 Thailandiako lantegirako.

2017

Fagor Electronicak 2020ra begira zuen hedapen planik handiena jorratzeari ekin zion.

2018

Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako ministro andreak FAGOR ELECTRONICA bisitatu zuen.

2019

Fagor Electronicak hegaldiko 100. ekipoa entregatu zion Airbusi.

2020

Fagor Electronicak Osasun Sailari arnasgailuz hornitzeko proiektu batean parte hartu zuen.

2021

Fagor Electronicak ekoizpen planta bat inauguratu zuen Queretaron (Mexikon).

2022

Fagor Electronicak, Gipuzkoako Ganberaren nazioartekotzearen saria lortu zuen.

Kalitatea
Kalitatea ezaugarri gisa.

Pertsonak berme gisa

Pertsonak dira gure balio handia; etengabeko prestakuntzan dagoen talde bat, bere lana aintzatesten zaiona eta gure bezeroekin batera berritzen jarraitzeko motibatzen dena. Gainera, haien segurtasuna bermatzen dugu batez ere, laneko arriskuen prebentzioa baita gure ekintza guztien oinarria.

Produktua da gure abala

Praktikarik onenek produkturik onena bermatzen dute; horregatik, Fagor Electronican bikaintasunerako bidea hartu genuen, errorea prebenituz eta gure merkatua diziplina anitzeko ikuspegitik aztertuz. Etengabe berritzen ari den produktu bat, gure enpresaren enbaxadore onena bihurtzen dena.

Bezeroarekiko hurbiltasuna

Bezeroa da gure ekintza guztien erdigunea, haien beharrak ezagutzen ditugu eta horien neurriko irtenbideak sortzen ditugu. Gainera, berarengandik gertu gaude, une oro berari laguntzen eta entzuten. Horregatik, produkturik onena emateaz gain, zerbitzurik onena ere bermatzen dugu.

Gure izaera jasangarria

Proiektu jarraitua eta jasangarria. Ingurumenarekin konprometituta gaude, eta baliabide naturalak errespetuz kudeatzen ditugu. Gainera, gure ingurunearekin erantzukizun bat sentitzen dugu, eta hurbiltasun hori gure lan egiteko moduan islatzen da. Azkenik, konpromiso soziala dugu, pertsonak beste ezeren gainetik zainduz.

Ziurtagiriak

CERTIFICADOS PLANTAS ESPAÑA

CERTIFICADOS PLANTA MEXICO

CERTIFICADOS PLANTA TAILANDIA

MONDRAGON

Elkarrekin lankidetzan ari den talde baten indarra.

Xehetasun gehiago ezagutu

Mondragon Taldeko kide da Fagor Electronica, errealitate kooperatibo bateko kide, 1956an hasi zuena bere ibilbidea. 200 enpresak, unibertsitate batek, 14 ikerketa eta garapen zentrok eta 8 hezkuntza zentrok osatzen dutena. Pertsona konprometituak eta nortasun komunekoak gara, proiektu errentagarri, lehiakor eta ekintzailea eratzen dugunak, nazioarteko merkatuetan lehiatzeko gai garenak. 80.000 langile baino gehiagorekin, gure antolamendu sozietarioan metodo demokratikoak erabiltzea dugu ezaugarri. Enplegua sortzea, gure langileen giza eta lanbide sustapena eta gure gizarte ingurunea garatzea ditugu helburu.

“Lorpen bat beti da, modu naturalean, borondateen batura bat.  Lankidetza da gure indarrak biderkatzen dituen palanka boteretsua”.
José María Arizmendiarrieta

Non gaude
Zugandik hurbil

Fagor Electrónica S.Coop

Bº San Andrés, S/N
20500 Mondragon
España

Tel: +34 943 712526

Fagor Smart Data Services

C/Avenida los Castros s/n
Escuela de Caminos 3ª Planta, módulo 8
Santander, Cantabria
España

Tel: + 34 942 291400

Fagor Electronics Thailand Ltd.

Wellgrow Industrial Estate, 82
Moo 5 Bangna-Trad, Highway Km. 36 CHACHOENGSAO, 24180
Tailandia

Tel: +66 38 570087-89

Fagor Electronics Mexico

Lote 54, Calle A. Parque Ind. 
Tecnológico Innovación
Carretera/Lateral Estatal 431 Km 2-200
Hacienda La Machorra
76246 El Marqués, Querétaro
Méjico

Tel: +52 442 8246933

Fagor Smart Data Services Colombia

Calle 26 Nº 69D – 91
Torre Peatonal Oficina 501
Edificio Empresarial Arrecife, Bogotá
Colombia

Tel: +34 942 291400

Fagor Smart Data Services Chile

Manuel Rodriguez 905
Oficina 303
Curicó
Chile

Tel: +34 942 291400

Fagor Electroni̇cs Turkey

Köseler Köyü Mermerciler Kobi Organize San. Böl 39 Sok. No:10
41455 Dilovası/Kocaeli
Turquía

Tel:+90 262 206 00 66

Login success! Redirecting to home page...