Nola egiten dugu

Hasieratik amaierara zuretzat.

DFA, DFM ETA DFT

Bezeroarekin lankidetzan, ingeniaritzako soluzioak eskaintzen ditugu, bukaerako produktua hobetzeko eta aukerak identifikatzeko, fabrikazio prozesuko eta probetako materialen kostua murrizteko eta testabilitatea hobetzeko.

Materialen erosketa eta kudeaketa logistikoa

Balio erantsia da gure zerbitzu gaman, sektorearen, fabrikatzaileen eta banaketa lerroen gaineko ezagutza sakona ematen baitu, bai eta merkatuaren bilakaeraren gainekoa ere, kostuen aurrezteko ezagutzez gain.

Prototipoak / Aurreserieak prestatzea

Lehen laginak mihiztatzen ditugu, industrializazio prozesua gure bezeroen eskakizunen arabera ebaluatzeko, zuzentzeko eta hobetzeko, seriean ekoiztera bidali aurretik fabrikazio prozesua eta kontrolak kualifikatzeko.

PCBAen fabrikazioa

Fagor Electrónicak aukera sorta zabala eskaintzen du, tartean dela muntaketa eta soldadura teknologia desberdinekin muntatzea. Muntaketa automatikoa SMTn zein THTan; soldadurarako hainbat teknologia, hala nola nitrogeno errefluxua, soldadura selektiboa eta uhin bidezkoa, barra beroa, proba, SPI 3D lerroan, AOI 3D, ICT eta FCT lerroan eta lerroz kanpo, estaldura eta kapsulatzea, gure bezeroen premien arabera eta merkatuaren eskakizunen arabera garatuak.

Fidagarritasuna

Osagaien laborategi aurreratu bat dugu, eta burn-in bitartekoak, bai eta produktuen hezetasuna eta tenperatura kontrolatzeko eta produktuen talka eta ziklo termikoen saiakuntzetarako ganbara klimatikoak ere, eta horiei denei esker fidagarritasun bikaina ziurtatu dezakegu gure produktu guztietan.

Nazioarteko banaketa

Prozesua ez da produktua fabrikatzean amaitzen; Fagor Electronicak zerbitzu integrala ziurtatzen du, beraz, bezeroari etxean entregatzen diogu produktua.

Zure premia espezifikoetarako zirkuitua dugu

Automobilgintza

Automobilgintza

Ibilgailu gama zabal baterako zirkuitu elektrikoak fabrikatzen ditugu, zehazki ibilgailuen beira igogailu elektriko, kontsola, etengailu, kontrol aginte eta giroko eta sabaiko argietarako.

Esperientzia dugula ziurtatuta dago IAFT 16949 ziurtagiriaren bidez eta automobilen fabrikatzaile eta TIER-1 nagusien homologazioaren bidez.

Telekomunikazioak

Telekomunikazioak

Telekomunikazio zerbitzuak eraikin eta etxeetako azpiegituran banatzeko ekipamenduen diseinua, garapena eta fabrikazioa.

Industriako elektronika

Industriako elektronika

Potentziako elektronikoan erabiltzeko zirkuituak garatzen ditugu, batez ere kontrol elektronikoko armairuetarako eta inbertsoreetarako pentsatuta.

Etxetresna elektrikoak

Etxetresna elektrikoak

Fagor Electrónicatik milaka etxetara. Askotariko etxetresna elektrikoen elektronika sortzen dugu. Indukzioko gaineko sukaldeetarako eta/edo bitrozeramiketarako touch kontrolak, bai eta garbigailu edo hozkailuetarako kontrol elektronikoak ere, beste gauza askoren artean.

Energia berriztagarriak

Energia berriztagarriak

Ingurunearekin dugun konpromisoaren adierazgarria dira, halaber, energia berriztagarrien enpresentzat eta, batez ere, sistema fotovoltaikoetarako eta termosolarretarako fabrikatzen ditugun produktu elektronikoak.

Aeronautika

Aeronautika

Aeronautika sektorean gero eta beharrezkoagoak dira inbertsoreak; horregatik, Fagor Electrónican sektore horretarako zirkuituak elektronifikatzen eta sentsorizatzen ditugu.

Kalitatearen bermea gara.
Beste modu batean egiteak dakarren konpromisoa.

1993an ISO 9001 Kalitate Ziurtagiria lortu genuen. 1995az geroztik, Fagor Electronicak EFQM eredu europarra hartu du kudeaketarako erreferentzia gisa, eta, hala, 1998an Enpresa Bikaintasunaren zilarrezko Q eskuratu zuen.
Gaur egun, automobilgintzarako IAFT 16949 ziurtagiria dugu, bai Arrasaten dugun lantegian, bai Thailandian. Era berean, sektore horretako fabrikatzaile eta TIER 1 nagusien homologazioa dute gure lantegiek.
Enpresan errotutako balioa ere bada ingurumenarekiko sentikortasuna, eta horrekin eskaintzen duen kalitatea maila guztietara zabaltzen du. Horren emaitza da ISO 14001 Egiaztagiriaren lorpena. Arrasateko lantegian 2002an lortu zen eta Tailandiakoan, berriz, 2014an. Kalitatea inplizituki dago gure egiteko moduan.

Nahi al duzu gure adituek lehen eskutik informazioa ematea?

Interesatzen zait.

EMS

2Honako hau da nire enpresa:

3Honako hauek dira nire datuak:

Login success! Redirecting to home page...