EMS
—
Gaitasun teknologikoa, pertsonalizazio aurreratua.
Kalitate handiko zirkuitu elektronikoak garatzen ditugu, bezero bakoitzaren premia espezifikoetara bideratuta. Hurbiletik lan egiten dugu, eta soluzio elektronikoak azpikontratatzen dituzten enpresentzako zerbitzu globalak eskaintzen ditugu.
Soluzioak
Zirkuitu elektronikoak fabrikatzea hainbat sektoretako aplikazioetarako
Mihiztadura elektronikoak eta produktu bukatuak zure proiektuetarako.
Gure konexioa zure sektorean
Automobilgintza
Ibilgailu gama zabal baterako zirkuitu elektrikoak fabrikatzen ditugu, zehazki ibilgailuen beira igogailu elektriko, kontsola, etengailu, kontrol aginte eta giroko eta sabaiko argietarako.
Esperientzia dugula ziurtatuta dago IAFT 16949 ziurtagiriaren bidez eta automobilen fabrikatzaile eta TIER-1 nagusien homologazioaren bidez.
Telekomunikazioak
Telekomunikazio zerbitzuak eraikin eta etxeetako azpiegituran banatzeko ekipamenduen diseinua, garapena eta fabrikazioa.
Industriako elektronika
Potentziako elektronikoan erabiltzeko zirkuituak garatzen ditugu, batez ere kontrol elektronikoko armairuetarako eta inbertsoreetarako pentsatuta.
Etxetresna elektrikoak
Fagor Electrónicatik milaka etxetara. Askotariko etxetresna elektrikoen elektronika sortzen dugu. Indukzioko gaineko sukaldeetarako eta/edo bitrozeramiketarako touch kontrolak, bai eta garbigailu edo hozkailuetarako kontrol elektronikoak ere, beste gauza askoren artean.
Energia berriztagarriak
Ingurunearekin dugun konpromisoaren adierazgarria dira, halaber, energia berriztagarrien enpresentzat eta, batez ere, sistema fotovoltaikoetarako eta termosolarretarako fabrikatzen ditugun produktu elektronikoak.
Aeronautika
Aeronautika sektorean gero eta beharrezkoagoak dira inbertsoreak; horregatik, Fagor Electrónican sektore horretarako zirkuituak elektronifikatzen eta sentsorizatzen ditugu.