Aktualitatea

Jarraitu gure urratsak

Berriak

31.03.23

Auto-konfigurazioko botoi berria EVO Pro anplifikadorean

click

EVO Pro berriek autokonfigurazio-botoi oso erabilgarria dute ekipoa martxan jartzeko. Sakatze hutsarekin, ekipoak konfigurazio automatikoa egiten du, funtzionamendu-parametroak programatuz.

Autokonfigurazioak urrats hauek ditu:
· Gutxieneko seinale-maila duten VHF/UHF sarrera bakoitzean dauden kanal guztiak detektatu eta aktibatzea.
· Kanal bera sarrera desberdinen bidez detektatuz gero, sarrera-maila handiena duena bakarrik aktibatuko da.
· VHF/UHF sarrera bakoitzaren mailaren arabera, barne-aurreanplifikadorea aktibatuko da.
· Taldearen irteera-maila ahalik eta mailarik onenean eta handienean konfiguratzen da, prozesatutako kanal kopuruaren arabera.

Autodisable funtzioak aktibatutako edozein kanal automatikoki desgaitzea ahalbidetzen du, sarrera-maila minimoa detektatzen ez den bitartean. Horrela, irteera-kanalen kalitatea optimizatzen da.

Erraza da, Fagor da.

Login success! Redirecting to home page...