Aktualitatea

Jarraitu gure urratsak

Berriak

15.05.26

Fagor International Automotive Industry Supply Summit 2026 (IAISS) azokan parte hartzen ari da, Querétaron (Mexiko).

1778142840978

International Automotive Industry Supply Summit 2026 (IAISS) azokan gaude, Mexikoko automobilgintzaren topaketa garrantzitsuenetako batean. Ekitaldia Querétaro Centro de Congresos (QCC) erakustazokan egiten ari da, eta bertan MONDRAGON Corporation Mexicorekin espazioa partekatzen dugu. Nazioarteko topaketa honek automobilgintzako enpresak, hornitzaileak eta sektoreko eragile estrategikoak biltzen ditu, lankidetza, berrikuntza eta garapen teknologikorako aukera berriak sustatzeko. Fagor Elektronikan nazioarteko presentzia indartzen jarraitzen dugu, eta industria berritzaileago, konektatuago eta jasangarriago baten aldeko gure konpromisoa berresten dugu.

Login success! Redirecting to home page...