Aktualitatea

Jarraitu gure urratsak

Berriak

13.11.26

Fagor Electrónica electronica 2026 azokan

1794482364737

Beste urte batez, Fagor Electrónicak electronica 2026 azokan parte hartu du. Munichen egin den azoka hau elektronikaren sektoreko nazioarteko erreferentziazko ekitaldia da. Edizio honetan, bi erakusgune izan ditugu: bata erdieroaleei eskainia, eta bestea gure EMS soluzioei.

Azoka aukera bikaina izan da bezeroekin eta sektoreko profesionalekin elkartzeko, ezagutzak partekatzeko eta erdieroaleetan eta potentzia handiko soluzioetan dugun esperientzia erakusteko. EMS arloko gure gaitasunak ere aurkeztu ditugu. Gure bezeroei produktuaren bizi-ziklo osoan laguntzen diegu: diseinutik eta garapenetik hasi, eta serieko ekoizpenera eta bizi-zikloaren kudeaketara arte. Gure standetara hurbildu diren guztiei eta parte-hartzea posible egin duen talde osoari eskerrak eman nahi dizkiegu. Bezeroekin eta bazkideekin batera, elektronikaren etorkizuna bultzatzen jarraitzen dugu.

Login success! Redirecting to home page...